Bihar, asteazkena, Azkoitiko Udalaren ohiko udalbatzarra egingo dute, 19:00etan. Eguneko zerrendan hamar puntu izango dituzte aztertzeko. Besteak beste, Azkoitiko Hirigintza Arauen laugarren aldaketaren behin betiko onespena aztertuko dute, San Martin auzokoa eta San Juan eta Basarte industrialdeetakoa.
Horrez gain, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeko kontratuaren lehen luzapenari buruz ere arituko dira, baina 2019ko Azkoitiko Udalaren, Zubiaurre Elkargune Institutoaren, San Jose Egoitzaren eta Azkoitia Lantzen S.A.-ren kontu orokorren eta kontu kontsolidatuaren onespena ere eztabaidatuko dute.