Gaur, asteartea, Azkoitiko Sostenipe talde feministak antolatutako Zineforum feministako azken filma emango dute Matadeixen. 21:00etatik aurrera Fóllame filma ikusteko aukera egongo da. Antolatzaileek, gainera, gogorarazi dute maskararen erabilera nahitaezkoa izango dela filma ikusi ahal izateko.
Uztailean zehar asteartero eskaini dituzte filmak: Yes, we fuck, Paris is burning eta El agua sagrada ikusteko aukera egon da gaurdaino; gaurko emanaldia izango da azkena.