Azkaratera bidean dagoen biribilgunean egokitzapenak egiten ari dira egunotan. Udalak azaldu duenez, ibilgailu bereziek kontrako norabidean sartu behar izaten dute biribilgune horretara –ezin izaten dute bira eman bestela–, eta nahitaez jardinera zapaldu eta hondatu egiten dute. Hori dela eta, biribilgunearen inguruan hormigoizko eraztun bat jarri dute, zapalduta ere, kalterik ez sortzeko.