XXXVIII. Azkoitia Hiria Xake Txapelketa eta IX. Joxe Azkue Memoriala jokatu dituzte gaur, igandea, Kontzejupean.Anaitasuna Kakute xake taldeak antolatu du txapelketa, eta herriko ordezkari ugarik parte hartu du. Hain zuzen, Anaitasuna Kakute xake klubeko A taldeak irabazi du. Barakaldo sailkatu da puntu erdi gutxiagorekin bigarren, eta Martxintxo arabarrak hirugarren 3,5 puntura.
Horiez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri desberdinetatik Azkoitira etorritako 50 jokalari inguruk parte hartu dute gaurkoan. Besteak beste, Barakaldotik, Santurtzitik, Zornotzatik, Villabonatik, eta Hondarribiatik etorri dira gaurkoan herrira.
Osasun neurriak eta gomendioak zorrotz bete behar izan dituzte xakelariek. Sarreran parte hartzaile guztiei tenperatura hartu diete txapelketa hasi aurretik eta eskuak ere sarri-sarri garbitu behar izan dituzte. 10:00etan hasi da txapelketa. Halaber, sarrera eta irteera guneak ere zehaztu dituzte.