Bost urteko lanaren emaitza pantaila handira iritsiko da, azkenean, bihar. Erabaki Produkzioaken orain arteko proiekturik mardulena, Asier Sustaeta azpeitiarrak zuzendutako Korosagasti film luzea, bihar aurrestreinatuko dute.
Soreasu antzokian izango da hitzordua, 19:00etan, baina ez da ekitaldi irekia izango. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak filma bukatu berritan harrapatu zituen Erabakikoak, eta aurrestreinaldiaren nondik norakoak ere baldintzatu dizkie ezohiko egoerak. 250 gonbidapen banatu dituzte Sustaetak eta taldekideek Azpeitiko aurrestreinaldirako. Horrela, filmean era batera edo bestera parte hartu dutenek beteko dituzte, nagusiki, Soreasuko aulkiak bihar. Eskualdeko hainbat lagun daude tartean, baita azkoitiarrak ere.
Ekainean zabaldu zuten Korosagastiren aurrerapen bideoa, honako hauxe: