Aizkibel liburutegiak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Andoni Elduaien

Aizkibel liburutegia. (Argazkia: J. Beristain)

Ordutegi aldaketaz gain, zerbitzu zabalagoa eskainiko du liburutegiak bihartik aurrera.

Aizkibel Udal Liburutegiak udako ordutegia izango du bihartik, asteazkena, aurrera. Goizez 09:30etik 13:30era zabalduko ditu ateak liburutegiak. Arratsaldez, berriz, astearteetan eta ostegunetan zabalduko ditu ateak Aizkibelek, 18:00etatik 20:00etara. Horrez gain, udalak jakinarazi du zerbitzu zabalagoa eskainiko duela bihartik aurrera, "pixkanaka murrizketak alde batera uzten" ari direlako liburutegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide