Sostenipe talde feministak antolatuta, Zineforum feminista ari dira egiten uztailean zehar, Matadeixen. Joan den asteartean Yes we fuck filma eman zuten, eta gaur, asteartea, bigarren filma emango dute, 21:00etan hasita. Paris is burning filma egongo da ikusgai gaur. Filmaren amaieran, berriz, mahaingurua egingo dute ikusitakoari buruz hitz egiteko. Talde feministak gogorarazi du maskara eramatea nahitaezkoa izango dela saioa zuzenean jarraitzeko.
Gaurko saioaz gain, uztaileko beste bi astearteetan ere emango dituzte filmak. Uztailaren 21ean, El agua sagrada filma egongo da ikusgai Matadeixen, eta uztailaren 28an Fóllame. Gainerako saioak ere 21:00etan egingo dituzte, Matadeixen, eta sarrera doan izango da emanaldi guztietan.