Azkoitiko Udalak bihar, asteazkena, ezohiko udalbatzarra egingo du udaletxeko bilkura areto nagusian, 19:00etan hasita. Udalaren eta Zubiaurre-Elkargunea Institutuaren 2020ko aurrekontu kredituak baliogabetzea eta ez baliogarri izendatzea bozkatuko dute udal ordezkariek. COVID-19ak eragindako diru sarreren murrizketagatik eztabaidatuko dituzte lehen bi puntuak.
Horrez gain, hirugarren puntu bat ere eztabaidagai izango dute biharko udalbatzarrean. Azkoitiko Udalak 2020-2022 urteetarako duen diru laguntzen Plan Estrategikoaren aldaketaren hasierako onespena ere hizpide izango dute.