Bidegorria itxita dago Juin kalearen parean. Bidegorriaren alboko eraikinaren balkoi azpitik txintxor batzuk erori direla azaldu du udalak, eta horregatik bidea ixtea erabaki dute. Egoera "berehala" konponduko dutela adierazi du udalak, baina bien bitartean itxita egon beharko du bidegorriak.