Urrategiko festa batzordeak aurtengoan jairik ez antolatzea erabaki du, COVID-19ak eragindako osasun krisialdia dela eta. Jai batzordeko kideek udal ordezkariekin hitz eginda hartu dute erabakia, "egokiena" festarik ez antolatzea izango dela iritzita.
Dena den, mezak izango dira igandean, uztailaren 12an, Urrategiko elizan. Hain zuzen ere, 09:00etan eta 11:00etan izango dira eguneko bi elizkizunak.