COVID-19 gaitzak eragin duen krisia tarteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak aldatu egin du bere egutegi fiskala. Hori dela eta, abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean ordaindu beharko dute herritarrek aurten Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (OHZ). Ordainagiriak helbideratuta dituzten herritarrei, berriz, irailaren 15ean kobratuko diete kontribuzioa.