A. I. erabiltzaileak Maxixatzeni bidalitako argazkietan ikus daiteke pago bat lurrera erorita dagoela. Hark azaldu duenez, zuhaitza duela bi egun inguru erori zen Kakutera bidean, Ixkiturritik bost edo hamar minutura. Halere, jendearentzat zuhaitza ez dela oztopo dio, azpitik jada bidea egina duelako.