Koronabirusak eragindako etenaldiaren ostean lehen aldiz ireki ditu ateak Matadeixek gaur, Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Xati Agirrezabala azpeitiarraren Satiro antzezlanarekin itzuli dira kultur ekitaldiak Matadeira, eta eskaintzak harrera ona izan duela ondoriozta daiteke, sarreran sortu den jende ilara ikusita. Edukiera mugatuta eta COVID-19aren hedapena eragozteko beste hainbat neurrirekin prestatu dute gaurko saioa; besteak beste, sarrerak aurretik gorde behar izan dituzte ikusleek.