Errigorari esker Maxixatzen herri komunikabideak bi saski zozkatu ditu bazkide diren herritarren artean. Aloña Juaristi eta Iñigo Lizarazu bazkideak izan dira zozketaren saridunak. Maxixatzen dagoeneko jarri da saridunekin harremanetan.
Euskalgintzari bultzada ekonomikoa emateko helburuarekin jaio zen Errigora egitasmoa duela urte batzuk. Errigoraren saskien salmentatik lortzen den diruaren %25 euskara bultzatzeko egitasmoetara bideratzen da.
Egin zaitez Maxixatzeneko bazkide!
Maxixatzeneko bazkide egin zaitezke urtean 25 euro ordainduta. Horrekin, herriko euskarazko proiektua hauspotuko duzu. Eguneko informazioa izango duzu sarean eskuragarri, eta Maxixatzen aldizkaria jasoko duzu hilero. Era berean, Maxixatzenen zozketetan parte hartzeko aukera ere izango duzu. Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.