Etzi, ekainak 28, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, LGTBI kolektiboari babesa erakusteko, pankarta bat jarri dute udaletxeko balkoian zintzilik gaur goizean. Eguerdian, berriz, alderdi guztietako ordezkari politikoekin eta Hezkidetza programako kideekin argazkia atera dute plazan. Hezkidetza foroan herriko bost ikastetxeetako ordezkariek parte hartzen dute, hala nola, Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketako irakasleek.