Elkarguneko igerileku estalian lehentasunezko ordutegia izango dute 65 urtetik gorako gizon-emakumeek eta aniztasun funtzionala duten herritarrek, astelehenetik aurrera. Astelehenetik ostiralera bitartean 09:00etatik 10:00etara izango dute lehentasuna aipatutako azkoitiarrek.
Hori horrela, Azkoitiko Udalak erreserba egiterakoan ordutegi hori hautatzeko gomendatu die herritar horiei. 65 urtetik gorakoek igerilekuko lau kale erabili ahalko dituzte; bosgarren kalea, berriz, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat gordeko dute.
Zubiaurre Igeri Elkarteak, bestalde, astelehenetik ostiralera bi orduko tartea izango du igerileku itxia erabiltzeko; 12:00etatik 14:00etara, hain zuzen. Elkarteak berak kudeatuko du igerilekuaren erabilera ordutegi horretan. Ordutegi horiek guztiak datorren astelehenean —ekainak 29— sartuko dira indarrean, Elkargunean.