Udan sartzearekin batera eguraldiak ere hobera egin du, eta eskualdeko hondartzak jendez betetzen ari dira apurka-apurka. Herritar askoren galdera izan ohi da hondartzaren egoera eta eguraldia nolakoa den, eta Baleike.eus webgunean zuzenean ikus daiteke zein den Itzurun hondartzaren egoera.
Lehendik ere kontsulta zitekeen hondartzaren egoera webgune horretan, baina Zelai hotelean sute txiki bat izan zen, eta han jarrita zegoen webkamera kendu behar izan zuten. Orain, ordea, Zumaiako Udalaren webkameraren seinalea ezarri dute Baleike.eus-en eta honako lotura honetan ikus daiteke, zuzenean.