Azkoitiko Udalak eta Bulego musika taldeak antolatuta, Herria berpizten jaialdia izan zen atzo, larunbata, Oteiza pilotalekuetan. Musika izan zen atzoko protagonista, eta bertaratu ziren 300dik gora herritarrek gogotik gozatu zuten hitzorduaz.
Sarrera guztiak agortuta eta segurtasun neurri guztiak hartuta, 19:30ean ireki zuten kontzertuaren gunerako sarrera. Aurrena, Xabifest DJa igo zen oholtzara, eta hura arduratu zen giroa pixka bat berotzeaz. Ondoren, DJ Elortxaren txanda izan zen, eta haren emanaldiaren ostean iritsi zen gehien itxarondakoa: Bulegoren kontzertua. Azkoitiko taldeak energiaz betetako zuzenekoa eskaini zuen atzokoan, eta dantzan jarri zituen Oteiza pilotalekuetan elkartutako herritarrak. Bulegoren ordubete inguruko emanaldiaren ostean, DJ Munizzio igo zen oholtzara, eta hura arduratu zen jaialdia borobiltzeaz, doinu elektronikoak lagun.
Hona hemen atzoko kontzertuko irudien bilduma.
Argazkiak: Zezilio.