Juaristi ISBren kopa garaipenei gorazarre

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 21a, 11:41

Iraurgi Saskibaloiak bideo honekin omendu nahi izan du klubeko gizonezkoen talde nagusiak 2019-2020 denboraldian egindako lana.

Kirol lehia gehientsuenak bezala, tupustean amaitu zen Espainiako Zilarrezko LEB Liga joan den martxoan, eta horrekin batera, Juaristi ISB taldearen denboraldi distiratsua. Izan ere, 2019-2020 sasoian bi kopa bereganatu ditu Iraurgiren gizonezkoen talde nagusiak: Euskal Kopa aurrena, Delteco GBC-ri gailenduta; eta denboraldiko lorpen nagusiena gero, Zilarrezko LEB Ligaren Kopa. Bi garaipen horiek lortu dituen taldeari gorazarre egiten dion bideo hau plazaratu du orain klubak, Zilarrezko LEB Ligaren Kopako irudiz ondo hornituta.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide