Arratsaldeko bertso saiorako sarrera guztiak agortu dira

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 19a, 13:40

Floreagako On Bosco aretoan izango da saioa, 19:00etan hasita. Amets Arzallus, Jone Uria, Alaia Martin eta Igor Elorza ariko dira bertsotan. Aretoaren edukieraren %60 beteko da, eta ikus-entzuleek maskara eraman beharko dute.

Harrera bikaina izan du gaur arratsalderako Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatutako saioak; izan ere, sarrera guztiak saldu dituzte dagoeneko –ehun kaleratu zituzten–.

Floreagako On Bosco aretoan izango da saioa, eta haren edukieraren %60 beteko dute ikus-entzuleek. Erniarraitzeko kideek azaldu dutenez, maskarak banatuko dituzte aretora sartzerakoan, baina halere, norberak etxetik ematea gomendatu dute.

19:00etan hasiko da bertso saioa, eta kantuan ariko dira Amets Arzallus, Jone Uria, Alaia Martin eta Igor Elorza. Gaiak jartzeko ardura, berriz, Iker Iriartek izango du. On Bosco aretoko ateak 18:30ean zabalduko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide