Ia guztia prest dute Oteiza pilotalekuetan Azkoitiko Bulego musika taldeak bihar emango duen kontzerturako. Kontzertuaren gunea hesitu egin dute, eta behin agertokia kokatuta, ikus-entzuleentzako aulkiak jartzen eta eremuak markatzen jardun dute azken orduetan pilotalekuetan. Bulego taldez gain, Elortxa, Xabifest eta Munizzio DJek ere parte hartuko dute Herria berpizten jaialdian. Sarrera guztiak agortuta daude, eta ondorioz 304 ikus-entzule elkartuko dira bihar kontzertua ikusteko.