Urtebete igaro da Javier Zubizarretak aginte makila bigarrenez hartu zuenetik

Maxixatzen.eus

Javier Zubizarretak atzo, hilak 15, bete zuen agintaldi honetako lehendabiziko urtea alkate karguan. Aurreko agintaldian ere bera izan zen herriko alkatea.    

Urtebete pasa da Javier Zubizarreta bigarrenez Azkoitiko alkate izendatu zutenetik. Iazko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, Azkoitian EAJk lortu zuen boto gehien. 2015-2019 agintaldiko gehiengo osorik ez zuen erdietsi alderdi jeltzaleak, baina, halere, ekainaren 15ean, EAJren zerrendaburu Javier Zubizarreta izendatu zuten alkate, aldeko zortzi botorekin. Zubizarretarentzat ez zen kargu berria, aurreko legealdian ere bera izan baitzen herriko alkate.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide