Uztailaren 3an estreinatuko du Euskal Telebistak emakumezkoen pilotaren inguruko Plazandreak saioa, eta bertan, hamabi pilotari nor baino nor gehiago lehian arituko dira lau taldetan banatuta. Reyes Azkoitia pilotaria agertuko da bertan, besteak beste, eta Irantzu Etxebestek, Nora Mendizabalek eta Olatz Arrizabalagak osatutako taldea gidatuko du Azkoitiak. Ostegunetan emango dute saioa, 22:30ean, ETB1en eta Eitb.eus-en.