HARA! Kontxitaren azkena, Kultur Pilulak egitasmoaren barruan

Maxixatzen.eus

Itziar Elias aktoreak aurtengo karnabaletan sortu zuen Kontxita pertsonaia, eta konfinamendu garaian, asperraldia arintze aldera, Begoñita lagunari zuzendutako hainbat bideo egin ditu. Konfinamenduaren gogorrena pasata, Kontxitaren ibilbideari ere bukaera ematea erabaki du Eliasek, eta Berako (Nafarroa) Udalaren Kultur Pilulak egitasmoa baliatu du horretarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide