Joan zen astean zabaldu zuten Aizkibel liburutegia zerbitzua murriztuta, eta gaurtik aurrera hango ikasketa gelak zabalik egongo dira. %60ko edukiera baimenduko dute geletan; hau da, aldiro zortzi pertsonak erabili ahal izango dute gela bakoitza, eta liburuak liburuzainari eskatu beharko zaizkio. Horrez gain, beharrezkoa izango da segurtasun neurriak jarraitzea eta maskara eramatea.
Maileguak eta itzulketak ere egin daitezke dagoeneko, eta materiala aurrez eska daiteke 943-85 08 98 telefonora deituta, liburutegia@azkoitia.eus helbidera mezu bat idatzita nahiz mailegu eskaera bidez. Itzulitako materiala astebetez egongo da gordeta; beraz, bitarte horretan, mailegatuta bezala azalduko dira liburuak.
Liburutegiaren ordutegia honakoa da:
Astelehenetik ostiralera: 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara.
Larunbatetan: 09:30etik 13:30era.