HARA! 'Pikuak' websaila ikusgai izango da Interneten igande gauerditik aurrera

Maxixatzen.eus

'Pikuak' websaileko irudi bat.

Angela Benitez azkoitiarra da websaileko aktoreetako bat. Fornikofilia duen pertsonaia gorpuzten du Benitezek.

Angela Benitez azkoitiarrak parte hartzen duen Pikuak websaila ikusgai izango da igande gauerditik aurrera eitb.eus atarian. Maddi Castrok zuzendutako eta hiru atalez osatutako websaila da Pikuak, eta Donostian bizi diren hiru neska gazteren eguneroko gorabeherak kontatzen ditu. Benitezek fornikofilia duen pertsonaia bat hezurmamitzen du websailean.

Honako lotura honetan izango da ikusgai Pikuak igandean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide