Aurtengo San Joan bezperan ez da surik piztuko Azkoitian. Azkoitiko Udalak azaldu duenez, COVID-19ak ekarritako ondorioetako bat da ekitaldia bertan behera uztea. "Jendetza bildu ohi da suaren inguruan urtero, eta aurten bizi dugun ezohiko egoera honetan, ez da arrazoizkoa ikusi San Joan sua egitea eta festa ospatzea.
Udalak azaldu du Aisialdi batzordearen bilkuran aho batez hartu dutela udal ordezkariek ekitaldia bertan behera uzteko erabakia. Suaren inguruan biltzeko usadio zaharrari eusterik ez da izango aurten, ezta haren bueltako dantzak ikusteko eta musika entzuteko aukerarik ere.