Astelehenean egingo dute Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 10a, 13:00

Datorren astelehenean, ekainaren 15ean, 09:00etan egingo dute ezohiko bilkura datozen hauteskundeetako mahakideen zozketa egiteko.  

Datorren astelehenean, ekainaren 15, 09:00etan egingo dute Azkoitiko Udalean uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako mahaikideen zozketa. Udal osoaren ezohiko bilkura bezala egingo dute zozketa.

Herritarrek udalaren webgunean egin ahalko dute kontsulta hauteskundeetan mahaian egotea tokatu zaien edo ez jakiteko. Erabiltzaileak bere NAN zenbakia sartu beharko du dagokion atalean eta sistemak erantzungo dio mahaian egotea egokitu zaion ala ez. Erantzuna baiezkoa bada, gainera, zein mahaitan dagokion egotea ere zehaztuko du udalaren plataformak.

Hauteskunde mahaiak osatzea udalaren eskumena da, zonaldeko hauteskunde batzordearen gainbegirapean. Horretarako, zozketa publikoa egin ohi da. Udalak jkinarazi du behin zozketa eginda, "lehenbailehen" ezarriko dela udalaren webgunean kontsulta egiteko aukera. Aldi berean, aukeratuak izan direnei etxera jakinarazpenak bidaliko dizkie udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide