HARA! Jorge Eduardo Azkoitiko bizilagunak bere egoera azaldu du 'Ur handitan' saioan

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 10a, 09:27

Jorge Eduardo, Baztarrikaldean behera. (Argazkia: Ur handitan)

ETB1eko 'Ur handitan' saioan Caritasen elikagai bankutik janaria zergatik eskatzen duen azaldu du Azkoitiko bizilagun kostarrikarrak.

ETB1eko Ur handitan saioaren azken atala 'Janari eske' izenburuarekin aurkeztu zuen atzo, asteartea, Xabier Madariaga aurkezleak. Saioaren amaieran, gainera, Azkoitian bizi den Jorge Eduardo kostarrikarra elkarrizketatu zuen Madariagak. Caritasek Baztarrikaldean duen elikagai bankuko erabiltzailea da Jorge Eduardo. Hango arduradunekin duen harremana erakusteaz gain, janaria zergatik eskatzen duen ere azaldu zuen.

Euskara eta mekanizazioa ikasten ari dela azaldu zuen Jorge Eduardok saioan, "beharrezkoa" baita beretzat ikastea. Costa Rican gobernua aldatu zenean egoera "zaildu" egin zela aitortu zuen kostarrikarrak; orduan bidaiatu zuen Euskal Herrira, Azkoitira. Bere familiak behar "nahikoa serioak" izaten hasi zela kontatu zuen kameren aurrean Jorge Eduardok, jatekorik ez izateraino.

Ikusi saioa osorik edota Azkoitiko bizilagunaren zatia —39 minutu 19 segundotik aurrera—:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide