Ekainaren 15ean TAO zerbitzua berrezarriko da Azkoitian. Maiatzaren erdialdetik txartel-makinak itxita egon dira osasun gomendioek horrela aginduta, baina astelehenetik aurrera makina horiek ohiko funtzionamendua izango dute. Gainera, udalak jakinarazi du aparkalekuez egiten den erabilera kontrolatua izango dela.