HARA! Bulego taldea, 'Top Gaztea' zerrendako lehen postuan

Maxixatzen.eus 2020ko eka. 7a, 10:06

Bulego taldea osatzen duen boskotea. (Argazkia: Bulego)

Gaztea irratiko abestien zerrendan lau postuko jauzia egin du Azkoitiko musika taldeak Hegan abestiarekin: laugarrenetik lehenengora.

Bulego musika taldea Gaztea irratiko 'Top Gaztea' zerrendako lehen postuan dago. Azkoitiko musika taldearen Hegan abestia bosgarren postuan zegoen joan den astean, baina entzuleen botoei esker lehen postua eskuratu du aste honetan. Hegan abestia izan zen Bulego taldeak argitaratutako lehen abestia.

Azkoitiko musika taldeak otsailaren 13an hasi zuen ibilbide berria Bulego izenarekin. Hegan abestiaren ondoren, beste bost abesti kaleratu ditu: Datorrena datorrela, Biok, Hirian, Malutak eta Zuen alboan. Ekainaren 20an, gainera, musika taldeak 'Herria berpizten' leloarekin kontzertua eskainiko du Azkoitiko Oteiza pilotalekuetan. Dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide