Lizar bikoteak eta Alberto Martinezek Lainoetaraino izeneko abestia kaleratu dute elkarlanean. Alberto Martinez Bristolen (Ingalaterran) bizi den azkoitiarra da, eta hango etxean estudio bat du muntatuta.
Ruben Lizarraldek azaldu du, Alberto Martinezek, Ion Andreuk eta Lizarraldek berak lehenagoko proiektu baterako sortutako abestia dela Lainoetaraino. Proiektu hartarako sortutako abestiak "ukitu akustikoa" zuela adierazi du Lizarraldek. Orain moldaketak egin dizkiote kantuari. Martinezek egin ditu produkzio lanak. Bideoklipa, berriz, Ane Lizarraldek egin du.