Urtzi Azkue Azkoitiko bizilagunak ÜR musika proiektua kaleratu berri du. Maiatz hasieran Amaigabeko trena izeneko lehen singlea aurkeztu zuen, eta orain, bigarrena aurkeztu du: Take Me.
Bakarkako beste proiektu batzuetan ere parte hartu izan du Azkuek, baina Funkdamental bezalako taldeko kide ere izan da. Orain, ÜR izeneko proiektua jarri du martxan.