Asteartean, lan istripu larria jazo zen Madariaga auzoan. 51 urteko gizon bat lau metroko garaierako poste batetik erori zen, klabe bat jartzen ari zela. Buruan hartu zuen kolpea, eta helikopteroan larri eraman behar izan zuten erietxera. Atzo, Lan istripuen aurrean, klase elkartasuna eta Kapitala hiltzailea lelopean, lan istripu hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek.