Aurtengo matrikulazioa egiteko hainbat argibide eman ditu eskolak. Zentrora 09:30etik 11:30era edo 18:00etatik 20:00etara bitartean joan behar da. Bertaratutakoan zenbaki bat emango zaio bakoitzari, eta zenbaki horrek adierazten duen hurrenkeran eskolatik deituko da matrikula telefono bidez egiteko. Ondoren, matrikularen egiaztagiria etxera bidaliko da posta elektronikoaren bidez. Matrikularen zenbatekoa iraileko kuotarekin batera kobratuko da.
Eskolak jakinarazi du pertsona batek norbere familiakoa ez den beste familia bateko kideak matrikula ditzakeela. Bestalde, ez da plazarik gordeko, ez telefonoz eta ez posta elektronikoz.
MATRIKULA EGITEKO EPEAK
Lehen epea, maiatzaren 18tik 29ra (biak barne) izango da. Eskolako ikasleak direnak bakarrik matrikula daitezke.
Bigarren epea, berriz, ekainaren 1etik 22ra (biak barne) irekiko dute. Txanda horretan ikasle berriak eta lehen epean matrikulatu ez diren eskolako ikasleak matrikula daitezke. Eta euren matrikula inprimakian agertzen den zenbakiaren hurrenkerari jarraituz aukeratuko dituzte talde ordutegiak.
PREZIOAK
Ikasgai bakarra 17 euro izango da guztira, eta ikasgai bat baino gehiago aukeratuz gero, 22 euro. Familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan.