Langile bat larri zauritu zen atzo, asteartea, Azkoitian. 51 urteko gizona kable bat jartzen ari zen Madariaga auzoan, eta lau metroko garaierako poste batetik erori zen. 08:30 inguruan gertatu zen ezbeharra, eta pixka bat geroago larrialdi zerbitzuetara deitu zuen beste pertsona batek. Bi anbulantzia bertaratu ziren gunera, eta helikopteroak ere joan behar izan zuen, langilea Donostia ospitalera eramateko. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, buruan hartu zuen kolpea gizonak, eta larri eraman zuten erietxera.