Xabier Gantzarainek Julen Belamuno idazle azpeitiarrak idatzi duen Hotz industriala ipuin liburuaren ilustrazioa egin du, eta Susa argitaletxeak jakinarazi duenez, aurki aurkeztuko dute idatzi duen azken lana. Dena den, liburua aurkeztu bitartean eta aurrerapen moduan, Gantzarainek ilustratutako liburuaren azala jarri du argitaletxeak sare sozialetan.
Ez da azkoitiarrak egin duen lehen diseinua; izan ere, besteak beste, Jose Luis Otamendiren Euri kontuak (1999) eta Harkaitz Canoren Neguko zirkua (2005) zein Fakirraren ahotsa (2018) lanenak ere egin zituen, baita Anari abeslariaren Zebra diskoaren (2005) diseinua ere.