Itxaso Alberdiren musika, etxetik mundura

Maxixatzen.eus

Azkoitiko gazteak Ken Zazpi taldearen 'Haizea' abestia eskaini du #EtxetikMundura egitasmoaren barruan. 

Itxaso Alberdi gazte azkoitiarra da gaurko #EtxetikMundura saioko protagonista. Alberdik Ken Zazpi musika taldearen Haizea abestia eskaini du pianoaz lagunduta. 

Koronabirusaren eraginez hartu zuen UKTk #EtxetikMundura egitasmoa martxan jartzeko erabakia; izan ere, bertan behera utzita daude kultur emanaldi eta saioak. Sortzaileen jarduna etxeetara irits daitekeelakoan, bideo bidezko formatuak erabiltzea erabaki du UKTk, sorkuntza herritarren etxeetara eramateko asmoz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide