Ostiralean jakin zuen Anaitasuna futbol taldeak gizonezkoen lehen taldea Espainiako Hirugarren Mailara igoko zela, eta zaleak eta herritarrak hasi dira beren etxeetako balkoietan eta leihoetan kolore gorriko zapiak, bufandak zein kamisetak jartzen.
Errebalean, esaterako, Anaitasunaren aldeko igoera ospatu dute gaur, igandea. Xabier Alberdik klubaren ereserkia ozen jarri du bozgorailuetatik eta inguruetako bizilagunek txalo artean erantzun diote musika jartzaileari.