Atzo, zapatua, ekaitzak gogor jo zuen Azkoitian. Eguzkia eta bere beroa nagusitu ziren egunaren zati nagusienean, baina arratsaldea ilundu aurretik eguraldia goitik behera aldatu zen. Trumoi eta kazkabar hotsa etenik gabe, eta etenik gabeko tximisten argia gauaren ilunean.