Astearteetan hartu beharko da Plaza Ondo elkarteko podologia zerbitzurako hitzordua

Maxixatzen.eus

Astearteetan 10:00etatik 12:00etara egongo da zabalik Plaza Ondo elkarteko bulegoa eta telefono zerbitzua.

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko podologia zerbitzuaren beharra duten herritarrek astearteetan hartu beharko dute hitzordua bulegora deituta. 10:00etatik 12:00etara bitartean egongo da zabalik bulegoa, eta hitzordua hartu nahi dutenek tarte horretan deitu beharko dute 943-85 21 68 telefono zenbakira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide