Deskofinamenduaren barruan, zero fasean kirola edota pasiera egitera kalera irten daitezke herritarrak. Jarduera horiek, ordea, ordutegi jakin batean eta udalerritik irten gabe egin behar dituzte. Azkoitia eta Azpeitia arteko bidegorrian, Berrosueta parean, bi herrien arteko muga adieraziz hesi bat jarri du udalak.