LAB sindikatuak langileen eskubideen alde auto karabana egin du

Maxixatzen.eus

Langileen Nazioarteko Egunaren harira, LAB sindikatuak auto karabana egin du eskualdeko herrietan.

Gaur, maiatzak 1, Langileen Nazioarteko Eguna da. Aurten ez da ohiko mobilizazio eta ekitaldi jendetsurik izan eskualdeko herrietan eta Euskal Herriko hiriburuetan. Halere, ez da aldarrikapenik falta izan. Izan ere, eragile batzuetako kideak kalera atera dira beraien aldarriak zabaltzeko asmoz.

Urola Kostako LAB sindikatuak, berriz, auto karabana egin du eskualdeko herrietan. Azkoitira ere iritsi da auto karabana eta Internazionala abestia eta bestelako aldarrikapenak ozen entzun dira autoetako bozgorailuetatik. "Kapitalaren eta bizitzaren arteko talkan, kalean bizitzaren alde borrokan izango gara", azaldu du sindikatuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide