Paula Diaz musikaria izango da gaur #EtxetikMundura egitasmoan

Maxixatzen.eus

Musikari azkoitiarra izango da gaur #EtxetikMundura saioko protagonista. 20:00etatik aurrera izango da ikusgai Diazen emanaldia Maxixatzen.eus-en.

Musika emanaldia eskaini du gaur, ostirala, Paula Diaz musikari azkoitiarrak #EtxetikMundura saioan, eta ikusgai izango da 20:00etatik aurrera Maxixatzen.eus webgunean.

Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide