Seigarren musika emanaldia eskainiko du Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak gaur, asteazkena, #EtxetikMundura egitasmorako. 20:00etan hasita, Bulego taldeko abeslariak Anari musikari azkoitiarraren Aingura hegodunak abestiaren bertsioa eskainiko du Maxixatzen.eus-en.
Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!