COVID-19 gaitzak ekitaldi ia guztiak bertan behera utziarazi ditu, baina badira gailu digitalak eta Internet baliatuta, beste modu batera bada ere, gauzatzen ari diren agitasmoak. Horietako batzuk dira igande arratsaldeetan Aiako Andatza auzoan egiten diren Aristerrazuko erromeriak.
Aristerrazura joaterik ez denez, trikitilariak zuzenekoak eskaintzen hasi dira Aristerrazu Zuzenean egitasmoaren bidez. Joan zen astean egin zuten aurreneko saioa Elizagoien ahizpek, eta gaurkoan Aizpurutxo aita-alaben txanda izango da. Josu eta Araitz Etxanizek zuzeneko emanaldia eskainiko dute 19:00etan hasita. Saioa Facebooken (Josu Etxaniz) eta Instagramen (@araitzetxaniz) jarraitu ahal izango da.
Hona hemen, joan zen astean Elizagoien ahizpek eskainitako zuzenekoaren bideoa: