Bosgarren musika emanaldia eskainiko du Bulego taldeko Tomas Lizarazu abeslariak gaur, osteguna, #EtxetikMundura saioan, 20:00etan hasita. Bulego taldeko abeslariak euskal kantu ezagun baten bertsioa egingo du.
Tokian tokiko saioen iragarpenen zerrendetan agertzen ez diren sortzaileek ere izango dute egitasmoan parte hartzeko aukera. Horiek bideoak zuzendaritza@ukt.eus e-posta helbidera bidali besterik ez dute; edozein kultur adierazpenekin lotutako emanaldiak onartzen dira. Beraz, animatu eta bidali zuen bideoak!