Aurten ez da jokatuko Mangaixue mendi bizikletako probarik. Antolatzaileek irailaren 12rako antolatzeko asmoa zuten Mangaixueren bosgarren edizioa. Hori antolatzeko lanak, ordea, lehenagotik hasi behar izaten dituzte, eta koronabirusak sortu duen larrialdi egoera tarteko ez dakite denbora tarte honetan zertarako aukera izango duten. Hori kontuan hartuta, aurtengo proba bertan behera uztea erabaki dute.