Liburutegia telefonoz eta postaz ari da zerbitzua eskaintzen

Maxixatzen.eus 2020ko api. 17a, 10:08

Aizkibel liburutegia. Argazkia: Javier Beristain.

Aizkibel Udal Liburutegia ezohiko zerbitzua eskaintzen ari da egunotan, koronabirusa dela eta. Izan ere, posta elektroniko eta telefono bidez ari dira lanean.

Udal Liburutegia telefonoz eta posta elektronikoz ari da zerbitzua ematen 09:30etik 13:30era. Norbaitek deskargak egiteko pasahitza behar badu edo zalantzaren bat argitu, jarri harremanetan liburutegiarekin: 943 850 898 telefono zenbakira deituta edota liburutegia@azkoitia.eus helbide elektronikora mezua idatzita.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide