Azkoitiko Udaleko brigadako langileak Kale Nagusiko baldosak konpontzen ari dira egun hauetan, Laboral Kutxa entitate paretik herriko plazara arteko tartean. Udalak egindako aurreikuspenen arabera, lanek "gutxienez astebete" bat iraungo dute. Ondorioz, Kale Nagusia itxita egongo da ibilgailuentzat Aizkibel kalera eramaten duen bidegurutze paretik herriko plaza alderantz.